GAZTAROAZ GOZA EZAZU BAINA BURUA ERABILIZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta kontsumizioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontsumizioa. Mostrar todas las entradas

2009-11-23

Gazteak eta drogak

Gazteen droga-kontsumoa gaur egungo guraso eta hezitzaileen kezka handienetako bat da. Europako gazteek, mundu aurreratuko gehienek bezalaxe, oso gazterik dute droga-eskaintza jasotzeko aukera. Drogak kontsumitzearen arriskuei buruzko informazio-kanpaina ugari egin den arren, drogak eta gazteak maiz erlazionatzen diren hitzak dira.
Nutritiboki asimilatu ordez, alterazio organiko eta/edo animiko sakonak sortzen dituen edozein substantzia kontsideratzen da droga. Berdin dio sendatu edo hil egiten duen. Pertsona batzuk botika jakin batzuen menpe daude zeharo eta, adiera hertsian, toxikomanoak direla esan genezake.

Droga-saltzaileek parranda-lekuetan, kontzertuetan, tabernetan edo kale erdian, institutuaren irteeran bilatzen dituzte biktimak. 19 urtetik aurrera jaitsi egiten da droga-eskaintza EBko herrialde gehienetan, drogak festa eta dibertsioarekin asoziatzen baitira, hau da, gazteen merkatuarekin. Helduak beste produktu batzuekin "engantxatzen" dira (kafea, tabakoa, alkohola, telebista, etab.) beren sozializazio eta "ihes egiteko" beharrak bestelakoak direlako.
Azken urteetan, "sintesi drogen" kontsumoa modan jarri da diskoteketan eta gazte-kontzertuetan, eta horrek jaitsi egin du drogak kontsumitzen hasteko adina. 14 urtetik beherako gazteen % 22ari eskaini diote droga eta 14 eta 18 urte bitarteko adinean portzentajea % 80ra igotzen da. 14 urtetik beherakoen proportzioa EBko batez bestekoaren parekoa da, baina inguruko herrialde mediterraneoen batez bestekoaren oso gainetik dago (Frantzia, Grezia eta Italia).
Noiz (gazteen adina) eta non (drogak eskaintzen diren lekuak) esateaz gain, 15 eta 24 urte bitarteko gazteek drogak kontsumitzeko planteatzen dituzten arrazoiak azaltzen dituzte estatistikek.


2009-11-21

Drogak eta gazteak Euskal Herrian

   
    Euskal Herrian, besteak beste, drogek pisu handia dute gure gizartean. Gazteak gero eta lehenago hasten dira produktu hauek kontsumitzen, eta oso larria dela uste dut. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo, gazteak zigarroak erretzen hasten ziren: horrela, helduagoak sentitzeaz gain, gazte horiek besteen gainetik sentitzen ziren. Baina gaur egun, arazo hori, desagertu beharrean, larriagotu egin da: porroak erretzen dira, zigarroak beharrean.     Medikuek diotenez, porro batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin dira, eta euskaldunen %20ak egunero porroak erretzeko ohitura omen du. Datu hau izugarria dela aitortu behar da. Gaur egun, sekulako arazoak daudela ikus daiteke. Gazteak 13 urterekin hasten dira porroak erretzen, eta hau gelditu beharra dago. 13 urterekin hasten badira porroak erretzen, pentsa dezagun izango dituzten burmuinak 20 urterekin. Gazte hauek asteburuetan porroak erretzen hasten dira, gero jolas orduan ere hasten dira, eta azkenean, eguneroko ohituratzat hartzen dute. Azkenean, porro hauen beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko.    Guzti honekin, gai honen garrantzia erakutsi dudalakoan nago. Ezin dugu hau horrela utzi, zerbait egin beharra dagoela uste dut; lehenbailehen, gainera. Bestela, pentsa dezagun, gaur egungo 13 urteko ume hauek nolako etorkizuna izango duten gure gizartean.