Gaur egungo gazteek gero eta goizago hasten omen dituzte harreman sexual koitalak.
Hori da orain gutxi komunikabide askotan agertu den albistea. Lehenengo sarketa praktikatzeko adin media 15 urtetan omen dago gutxi gorabehera.Gaur egun, sexuari buruzko hizketaldiak asko dira gazteei zuzendutakoak. Ikastetxez ikastetxe, taldez talde, sexualitatearen inguruko gai ezberdinak jorratzen aritzen dira espezializatu asko gazteekin. Dinamika ezberdinak eramaten dira aurrera, eta horien artean beraien kezka, duda eta galderei erantzuna emateko ere egiten zaio tartea. Egia da gaur egun sexualitatearekin eta harreman sexualekin erlazionatutako gai ezberdinez jakiteko eta hitz egiteko tarte gehiago dutela. Egia da gero eta eskuragarriago dituztela era guztietako informazio, komentario eta irudiak. Egia da agian, gaur egun errazago hitz egiten dutela gai horretaz, gero eta informazio gehiago dutelako. Baina egia da baita ere, duten informazio hori, askotan ez dela iturri oso fidagarrietatik iristen. Neska askok, beraiei zuzenduta dauden aldizkarietatik jasotzen dituzte “truku” eta informazio ezberdinak. Mutil askok berriz, pornografia kontsumitzaileak izatea aitortzen dute. Asko dakitela uste dute. Baina beraiekin hitz egitean segituan konturatzen zara barneratu dituzten informazio eta ideia horiek ez daudela beraien sexualitatearekin, beraien errealitatearekin kontaktuan.Aldaketa askorik ezEsan daiteke beraz, orain dela urte batzuetatik hona gauza batzuk, agian asko, aldatu egin direla gazteek sexualitatearen gaia bizitzeko eta ikusteko duten moduan. Baina, esan daiteke baita ere, gaur egungo gazteek sexualitatearen inguruan dituzten bizipenak, kezkak, beldurrak, fantasiak, espektatibak, dudak, ilusioak…, orain dela urte batzuetako gazteenekin alderatuz, ez direla hainbeste aldatzen. Gazte nerabea, hormonak dantzan dituen gaztea da, bai gaur eta baita atzo ere. Nerabezaroan, desio erotikoa agertzen da, eta horri lekua bilatzen pasatzen du gazteak denboraldi hori. Dena da nobedadea, dena ilusioa eta espektatiba, misterioa eta desioa.Ondorio ezberdinakBizitzako etapa ezberdinetan, pertsonaren sexualitatea aldatzen joaten da. Hala ere, nerabezaro momentu hori izango da seguruenik momenturik intentsoena. Baina, gaur egungo gazteak sexu harremanak izaten lehengoak baino lehenago hasten diren kontua ez da guztiz erreala. Gaur egun, lehen bezala, badaude sexu harremanetan pauso ezberdinak ematen dituzten hainbat gazte eta beraien harreman sexual eta erotikoetan sarketa aukeratzen dutenak. Baina hori ez da gazte gehienen kasuan gertatzen, ezta gutxiago ere. Estatistikak egiten dira, eta horietan datu ezberdinak agertzen eta zabaltzen dira, baina ikerketa horietatik ateratzen dituzten ondorioak ez dira adituak gazteekin gelan gaiaz hitz egiterakoan ateratzen dituztenen berdinak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario