GAZTAROAZ GOZA EZAZU BAINA BURUA ERABILIZ!!!

2009-11-27

Gizarte-ikuspuntua: ahulezia

    Ikuspuntu ekonomiko hori gailentzen den neurrian, pertsonen joera indibiduala nagusitzen da. Norberaren posizioa eta statusa irabazi beharra dago eta horretarako bakoitzaren ahalegin etengabea ezinbesteko bihurtzen da. Batez ere, aukeraz edo adinaz bere postu hori zeharo irabezteke dutenentzako, gazteentzako,
hain zuzen ere.

    Horren ondorioz etekin azkarra eta zuzena ez duten portaerak eta lehentasunak alboratzen dira, kolektiboa eta komunitarioa den ororen kalterako. Gauzak horrela, ideologiak edo jarrera militanteak baztertzen dira, arrazoi praktikoengatik: ez dago denborarik, ez dago emaitza zuzenik. Gizarte-sare orokorrak ahultzen dira, elkartasunezko mugimenduek katea eteten ari dela ikusten dute: gero eta jende gutxiago lan eskergaren aurrean aritzeko, gero eta jende berri, gazte, gutxiago, gure elkarte eta taldeetan.

    Gizarte-mugimenduek, oro har, eta gazte-mugimenduak zehazki, iretenbiderik gabeko egoera batean ikusten dute beren burua. Indibidualismo zuzenaren eraginez, gero eta jende gutxiago, gero eta partaide gutxiago. Administrazioen jarrera urruna eta mesfidatia dela eta, laguntza eta baliabide urriak. Eta batez ere, gailentzen ari den pentsakera-paradigma berrian, non musu-truk aritzea eta helburu kolektiboak lortzeko arrisku pertsonalak bereganatzea ulertezin bihurtzen den, eragingarriak izateko zailtasun itzela. Bai gauzak aldatzeko baita pentsaerak aldatzeko orduan ere. Ez da harritzekoa jendea erretzea eta etsitzea, isolamendua nabaria baita.

2009-11-26

Ikuspuntu ekonomikoa: mehatxua

    Neoliberalismoa jaun eta jabe den honetan merkatuak agintzen du. Ñabardurak, kritikak eta erresintentzia-saioak egonda ere, egun merkatuak eta bere ezinbesteko bidaidea den kontsumoak joku-arau gehien eta oinarrizkoenak jartzen dituzte. Eta arau horien artean globalismo ekonomiko berriak jainko guztien pare jar dezakegun hitz-ikonoa erabiltzen du jarrera eta mugimendu guztiak zuritzeko, gure egunerokotasuna hain era zorrotzean baldintzatzeko: lehiakortasuna, konpetitibitatea.

    Horren ondorio latzak denok bizi baditugu ere, gazteek era ankerragoan nozitzen dituzte, bai zuzenak baita zeharkakoak ere. Inkesta guztietan gazteek seinalatzen dituzten arazorik larrienak baino ez ditugu kontuan hartu behar: langabezia (eta ezegonkortasuna) eta etxebizitza. Errealitatea oso krudela da bizitzan horren funtsezkoak diren bi arlo horiei dagokienez, eta gazteak hasi dira barneratzen, batez ere emakumezkoak, errealitateak berak behin eta berriz adierazten diena: etorkizuna ez da batere argia, borrokatu beharra dago, eta lehenengo aldiz aspalditik, egungo gazteek ez dute ziurtatuta etorkizunean euren gurasoek lorturiko bizi-maila.

     Etorkizuna mehatxua da, laburbilduz. Beraz, ezinbestekoa da dena ematea, formazio on-ona izatea, urriak diren aukera eta postuetarako lehia bizian aritzea, gehienetan bizitza osorako diren kredituak jasotzeko eta ordaintzeko aukera, behintzat, izateko. Beste alde batetik, ikuspegi honek elkartasunerako eta mobilizazioetarako zirrikitu gutxi uzten ditu eta parte-hartzea eta gazte-mugimendua bultzatzeko eta eraiketzeko aukera eremu isolatuan kokatzen du.

2009-11-25

Ikuspuntu orokorra: ziurgabetasuna

     Aldaketa-garaian gaude. Ziur asko mende honen hasieraren ezaugarri sakonenetariko bat abiadura azkarra da. Gertaerak ziztu bizian jazotzen dira etengabe, bata bestearen atzean, eta zentzu guztietan, bai norberaren bizitzan, bai gure inguru hurbilean eta gure gizartean, baita mundu-mailan ere. Horrek deskolakatu egiten gaitu eta gauzak bizitzeko era eta ikuspegia aldarazten dizkigu. Gazteen munduan joera nagusi hau are eta nabarmenago gertatzen da.

     Garai berri hauetan jaio eta haziak, gazteengan askotariko eraginak eta aztarnak somatzen dira. Horiei arreta jarriko diegu orain, lau oinarrizko ardatzetatik abiaturik, baina lehenago gazteen egungo errealitate objektiboa baina batez ere subjektiboa (haiek horrela adierazten baitute) laburbil dezakeen kontzeptua aipatuko dugu: ziurgabetasuna.

     Izan ere, gazte gehienek euren bizipenetan oinarriturik gehien sentitzen duten elementua ziurgabetasuna da, etorkizunari konfiantzaz baino areago errezeloz begiratzeko eta somatzeko era, oraina ulertzeko eta gehienetan konpartitzen ez dituzten klabeetan bizitzeko beharra. Horregatik egunerokoa topera bizitzea (“presentismoa”) eta erlazio afektibo hurbilak (lagunartekoak, familia) hain garrantzitsuak izatea ulergarria da oso.

2009-11-24

GAZTE MUGIMENDUAREN TOPAKETAK ZESTOAN

Azaroaren 27-28-29an gazte mugimenduaren aldeko topaketak burutuko dira Zestoan. 27an, ostirala, arratsaldeko 17.00tan hasiko dira topaketak eta 29an, igandean, iluntzeko 20.00tan bukatuko da dena. Asteburu guztian zehar gai desberdinei buruzko eztabaidetan parte hartzeko aukera egongo da. Gainera, giroa alaitzeko, ipuin kontalariak, antzerkiak, musika talde desberdinak, erakusketak...egongo dira.

Hona hemen egitarau osoa:
Ostirala 17:00 tik aurrera matrikulazioa 18:00 tik aurrera, sentitu, pentsatu eta egin! 18:00 Gune arriskutsuen markajea Sistema hor dago! 20:00 Harrera + Sarrera: ?Sistema kapitalista eta gazte mugimendua? 22:00 tik aurrera Antzerkiak +Ipuin kontalariak+ Musika emanaldiak 01:00 Karpa eta txoznen itxiera Larunbata 8:30 Gosaria 9:30 Sarrera 10:00 Eztabaidak lantaldeetan: ?Sistema hor dago? 14:30 Bazkaria Hemen gaude! 16:00 *Gazte konpartsak, hartu eta erabili!. Mahaingurua *Kafe tertulia: ?Aisialdiako eredu berriak? *Zuen porlanean itoko zarete! Tailerra *Feminismoan topatu *Internazionalismoa antzeztu *Herriak ikasiz, herriak irauli *Ikasle twisterra. *Alternatiben eskola 18:00 etatik aurrera: *Kultur gerrillak *Zuen porlanean itoko zarete! Tailerra *Zu zeu fiestolog@! *Gazteak eta krisia *Feminismoan topatu *Herriak ikasiz, herriak irauli *Sistema kapitalista monstruaren bila. Ginkana *Teknologia berriak eta segurtasuna 19:30 *Gazte migrazioak. Mahaingurua *Gelditzeko esperientziak! *Sistema kapitalista patriarkarra eta Bolognaren inguruko hitzaldia *Gerrilla komunikatiboa tailerra 21:30 *Poteolinpiada *Lekittoko tinbaleruak 23:00 Musika + DJ-ak 23:00 Musika karpan 02:00 Karpa eta txoznen itxiera Igandea 9:00 Gosaria 10:00 Eztabaida lantaldeetan: ?Ekin dezagun batera, bota ordago sistemari!? 13:00 Ekitaldia 14:30 Bazkari herrikoia 16:00 tik aurrera, TRIKIFEST: Zestoako talde bat+Musikherria+Radio Afu 20:00tan bakoitza bere etxera 3 egunetan zehar: Erakusketak + Irratia + Sorpresak




Gazte Topaketei buruzko bideotxo bat:

GAZTE TOPAKETAK Azaroak 27-28-29 Zestoan!!!

2009-11-23

Gazteak eta drogak

Gazteen droga-kontsumoa gaur egungo guraso eta hezitzaileen kezka handienetako bat da. Europako gazteek, mundu aurreratuko gehienek bezalaxe, oso gazterik dute droga-eskaintza jasotzeko aukera. Drogak kontsumitzearen arriskuei buruzko informazio-kanpaina ugari egin den arren, drogak eta gazteak maiz erlazionatzen diren hitzak dira.
Nutritiboki asimilatu ordez, alterazio organiko eta/edo animiko sakonak sortzen dituen edozein substantzia kontsideratzen da droga. Berdin dio sendatu edo hil egiten duen. Pertsona batzuk botika jakin batzuen menpe daude zeharo eta, adiera hertsian, toxikomanoak direla esan genezake.

Droga-saltzaileek parranda-lekuetan, kontzertuetan, tabernetan edo kale erdian, institutuaren irteeran bilatzen dituzte biktimak. 19 urtetik aurrera jaitsi egiten da droga-eskaintza EBko herrialde gehienetan, drogak festa eta dibertsioarekin asoziatzen baitira, hau da, gazteen merkatuarekin. Helduak beste produktu batzuekin "engantxatzen" dira (kafea, tabakoa, alkohola, telebista, etab.) beren sozializazio eta "ihes egiteko" beharrak bestelakoak direlako.
Azken urteetan, "sintesi drogen" kontsumoa modan jarri da diskoteketan eta gazte-kontzertuetan, eta horrek jaitsi egin du drogak kontsumitzen hasteko adina. 14 urtetik beherako gazteen % 22ari eskaini diote droga eta 14 eta 18 urte bitarteko adinean portzentajea % 80ra igotzen da. 14 urtetik beherakoen proportzioa EBko batez bestekoaren parekoa da, baina inguruko herrialde mediterraneoen batez bestekoaren oso gainetik dago (Frantzia, Grezia eta Italia).
Noiz (gazteen adina) eta non (drogak eskaintzen diren lekuak) esateaz gain, 15 eta 24 urte bitarteko gazteek drogak kontsumitzeko planteatzen dituzten arrazoiak azaltzen dituzte estatistikek.


2009-11-21

Drogak eta gazteak Euskal Herrian

   
    Euskal Herrian, besteak beste, drogek pisu handia dute gure gizartean. Gazteak gero eta lehenago hasten dira produktu hauek kontsumitzen, eta oso larria dela uste dut. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo, gazteak zigarroak erretzen hasten ziren: horrela, helduagoak sentitzeaz gain, gazte horiek besteen gainetik sentitzen ziren. Baina gaur egun, arazo hori, desagertu beharrean, larriagotu egin da: porroak erretzen dira, zigarroak beharrean.     Medikuek diotenez, porro batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin dira, eta euskaldunen %20ak egunero porroak erretzeko ohitura omen du. Datu hau izugarria dela aitortu behar da. Gaur egun, sekulako arazoak daudela ikus daiteke. Gazteak 13 urterekin hasten dira porroak erretzen, eta hau gelditu beharra dago. 13 urterekin hasten badira porroak erretzen, pentsa dezagun izango dituzten burmuinak 20 urterekin. Gazte hauek asteburuetan porroak erretzen hasten dira, gero jolas orduan ere hasten dira, eta azkenean, eguneroko ohituratzat hartzen dute. Azkenean, porro hauen beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko.    Guzti honekin, gai honen garrantzia erakutsi dudalakoan nago. Ezin dugu hau horrela utzi, zerbait egin beharra dagoela uste dut; lehenbailehen, gainera. Bestela, pentsa dezagun, gaur egungo 13 urteko ume hauek nolako etorkizuna izango duten gure gizartean.

2009-11-19

Gazteak eta drogak

Hona hemen drogei buruzko power point labur bat. Gure gizartean gazteak drogekin lotura zuzena dutenaren irudia zabaldurik dago.