
NIRE HAUSNARKETA
Hace 15 años
Hori da orain gutxi komunikabide askotan agertu den albistea. Lehenengo sarketa praktikatzeko adin media 15 urtetan omen dago gutxi gorabehera.Gaur egun, sexuari buruzko hizketaldiak asko dira gazteei zuzendutakoak. Ikastetxez ikastetxe, taldez talde, sexualitatearen inguruko gai ezberdinak jorratzen aritzen dira espezializatu asko gazteekin. Dinamika ezberdinak eramaten dira aurrera, eta horien artean beraien kezka, duda eta galderei erantzuna emateko ere egiten zaio tartea. Egia da gaur egun sexualitatearekin eta harreman sexualekin erlazionatutako gai ezberdinez jakiteko eta hitz egiteko tarte gehiago dutela. Egia da gero eta eskuragarriago dituztela era guztietako informazio, komentario eta irudiak. Egia da agian, gaur egun errazago hitz egiten dutela gai horretaz, gero eta informazio gehiago dutelako. Baina egia da baita ere, duten informazio hori, askotan ez dela iturri oso fidagarrietatik iristen. Neska askok, beraiei zuzenduta dauden aldizkarietatik jasotzen dituzte “truku” eta informazio ezberdinak. Mutil askok berriz, pornografia kontsumitzaileak izatea aitortzen dute. Asko dakitela uste dute. Baina beraiekin hitz egitean segituan konturatzen zara barneratu dituzten informazio eta ideia horiek ez daudela beraien sexualitatearekin, beraien errealitatearekin kontaktuan.Aldaketa askorik ezEsan daiteke beraz, orain dela urte batzuetatik hona gauza batzuk, agian asko, aldatu egin direla gazteek sexualitatearen gaia bizitzeko eta ikusteko duten moduan. Baina, esan daiteke baita ere, gaur egungo gazteek sexualitatearen inguruan dituzten bizipenak, kezkak, beldurrak, fantasiak, espektatibak, dudak, ilusioak…, orain dela urte batzuetako gazteenekin alderatuz, ez direla hainbeste aldatzen. Gazte nerabea, hormonak dantzan dituen gaztea da, bai gaur eta baita atzo ere. Nerabezaroan, desio erotikoa agertzen da, eta horri lekua bilatzen pasatzen du gazteak denboraldi hori. Dena da nobedadea, dena ilusioa eta espektatiba, misterioa eta desioa.Ondorio ezberdinakBizitzako etapa ezberdinetan, pertsonaren sexualitatea aldatzen joaten da. Hala ere, nerabezaro momentu hori izango da seguruenik momenturik intentsoena. Baina, gaur egungo gazteak sexu harremanak izaten lehengoak baino lehenago hasten diren kontua ez da guztiz erreala. Gaur egun, lehen bezala, badaude sexu harremanetan pauso ezberdinak ematen dituzten hainbat gazte eta beraien harreman sexual eta erotikoetan sarketa aukeratzen dutenak. Baina hori ez da gazte gehienen kasuan gertatzen, ezta gutxiago ere. Estatistikak egiten dira, eta horietan datu ezberdinak agertzen eta zabaltzen dira, baina ikerketa horietatik ateratzen dituzten ondorioak ez dira adituak gazteekin gelan gaiaz hitz egiterakoan ateratzen dituztenen berdinak.
Bidaiak | Kirola | Aisialdirako hezkuntza |
Aterpetxeak | Gaueko aisialdia | Jaiak |
Auzolandegiak | Musika,kantak,dantzak | Teknologia berriak |
Jolasak | Lankidetza | Antzerkia |
Esparru eta gune ezberdinetan beren nahiak eta helburuak esateko aukera duten bakoitzean, gazte antolatuen ahotsek denon artean eraikitzen ari garen gizartean euren lekua aldarrikatzen dute behin eta berriz. Eta horretarako planteatzen dituzten arrazoiak ez dira makalak. Alde batetik, gazteek etorkizuna bai, baina batez ere, oraina plural eta aberasgarria dela diote, gizartearen garapenerako eragileak. Horrela, beren lekua aldarrikatzen dute, euren ikuspegi eta egiteko erak sustatzeko eta eragiteko. Gainera, indarrean dagoen gizarte-ereduarekin nahiko kritiko agertzen direnez, aukera eskatzen dute ezberdina izango den gizarte- eta pertsona-ereduak eraikitzeko, egunerokotasunetik abiatuta. Horretarako beren erantzukizuna eta ardura adierazten dute, eta azkenean abisua ere luzatzen dute: belaunaldi berri oso baten energiak eta eraikitzeko grinak ezerezean gelditzeak gizarte osoaren kalterako suposatuko lukeen prezioa gehigizkoa dela, jasangaitza.Beraz, gizartean gazteak protagonistak izatea eta euren ikuspegitik eragile eraginkor bihurtzea da gazte-mugimenduak egiten duen eta gizarte osoak jaso eta erantzun behar duen eskaera eta erronka. Eta horretan botere publikoek erabateko erantzukizuna dute, eskaera hori bideratzeko ahaleginean. Ziur asko hemen dago gazteen gainean administrazioen eta horien atzean dauden alderdi politikoen hurrengo urteetarako eginkizunik garrantzitsuena: gazteen nahiak, konpromisoak eta egiteko erak ezagutzea, elkarrekin lantzea eta abiatzea.Horrek, dudarik gabe, borondate politiko irmoa eta zabala eskatzen du, agenda politikoan lehentasunen artean gazteen gaia kokatzeko beharra. Neurri batean, azken urteetan aurrerapauso batzuk eman dira gazteen aspaldikoa den aldarrikapen honetan, eta egun gazte-politikak aurrera ateratzeko tresna batzuk egon badaude, gazte-planak, kasu. Hala ere, hau ez da nahikoa eta hastapenetan gauden honetan, benetako gazte-politikak sortzeko eta horiek martxan jartzeko tresneria egokia lortzeko, gazteekin batera lantzeko prozesua abian jartzea beharbeharrezkoa dugu. Honi buruz ariko gara hurrengo atalean.Alde honetan bukatzeko, oso argi geratu behar den puntua adierazi nahi dugu: ez da posible gazteak gizartea eraikitzeko benetako eragileak izatea, baldin eta pairatzen dituzten bizi-baldintza kaskarretan hobekuntza nabariak gertatzen ez badira. Hau da, langabezian, ezegonkortasunean edo etxebizitzan, gai erabakigarrietan, taxuzko neurriak jasotzen ez badira, administrazioek gidatuta eta gizarteeragileek lagunduta, ez dago gazteek benetan parte hartzeko aukerarik. Gauzak horrela, bizi-baldintzetan konpromiso sendoak hartzea gutxieneko baldintza da, aurrerago aipatuko ditugun gazte-politika parte-hartzaileak sustatzeko.
Ostirala 17:00 tik aurrera matrikulazioa 18:00 tik aurrera, sentitu, pentsatu eta egin! 18:00 Gune arriskutsuen markajea Sistema hor dago! 20:00 Harrera + Sarrera: ?Sistema kapitalista eta gazte mugimendua? 22:00 tik aurrera Antzerkiak +Ipuin kontalariak+ Musika emanaldiak 01:00 Karpa eta txoznen itxiera Larunbata 8:30 Gosaria 9:30 Sarrera 10:00 Eztabaidak lantaldeetan: ?Sistema hor dago? 14:30 Bazkaria Hemen gaude! 16:00 *Gazte konpartsak, hartu eta erabili!. Mahaingurua *Kafe tertulia: ?Aisialdiako eredu berriak? *Zuen porlanean itoko zarete! Tailerra *Feminismoan topatu *Internazionalismoa antzeztu *Herriak ikasiz, herriak irauli *Ikasle twisterra. *Alternatiben eskola 18:00 etatik aurrera: *Kultur gerrillak *Zuen porlanean itoko zarete! Tailerra *Zu zeu fiestolog@! *Gazteak eta krisia *Feminismoan topatu *Herriak ikasiz, herriak irauli *Sistema kapitalista monstruaren bila. Ginkana *Teknologia berriak eta segurtasuna 19:30 *Gazte migrazioak. Mahaingurua *Gelditzeko esperientziak! *Sistema kapitalista patriarkarra eta Bolognaren inguruko hitzaldia *Gerrilla komunikatiboa tailerra 21:30 *Poteolinpiada *Lekittoko tinbaleruak 23:00 Musika + DJ-ak 23:00 Musika karpan 02:00 Karpa eta txoznen itxiera Igandea 9:00 Gosaria 10:00 Eztabaida lantaldeetan: ?Ekin dezagun batera, bota ordago sistemari!? 13:00 Ekitaldia 14:30 Bazkari herrikoia 16:00 tik aurrera, TRIKIFEST: Zestoako talde bat+Musikherria+Radio Afu 20:00tan bakoitza bere etxera 3 egunetan zehar: Erakusketak + Irratia + Sorpresak
Euskal Herrian, besteak beste, drogek pisu handia dute gure gizartean. Gazteak gero eta lehenago hasten dira produktu hauek kontsumitzen, eta oso larria dela uste dut. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo, gazteak zigarroak erretzen hasten ziren: horrela, helduagoak sentitzeaz gain, gazte horiek besteen gainetik sentitzen ziren. Baina gaur egun, arazo hori, desagertu beharrean, larriagotu egin da: porroak erretzen dira, zigarroak beharrean. Medikuek diotenez, porro batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin dira, eta euskaldunen %20ak egunero porroak erretzeko ohitura omen du. Datu hau izugarria dela aitortu behar da. Gaur egun, sekulako arazoak daudela ikus daiteke. Gazteak 13 urterekin hasten dira porroak erretzen, eta hau gelditu beharra dago. 13 urterekin hasten badira porroak erretzen, pentsa dezagun izango dituzten burmuinak 20 urterekin. Gazte hauek asteburuetan porroak erretzen hasten dira, gero jolas orduan ere hasten dira, eta azkenean, eguneroko ohituratzat hartzen dute. Azkenean, porro hauen beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko. Guzti honekin, gai honen garrantzia erakutsi dudalakoan nago. Ezin dugu hau horrela utzi, zerbait egin beharra dagoela uste dut; lehenbailehen, gainera. Bestela, pentsa dezagun, gaur egungo 13 urteko ume hauek nolako etorkizuna izango duten gure gizartean.
Gazteak inguratzen dituzten eta beraiekin elkarremanean dauden gaiak jorratuko dira blog honetan.